Merina Grisen portadarako Izarogaz gaste genduezan karreteak, UwU.
Diskue: https://open.spotify.com/album/0xD00PuI4QWZrBnGIiBj6j
“Adarrak eta hortzak. Eskeletoa bistan eramateko modu bat.
Gizonek txabolatik alde egiten dutenean abereak eta umeak elkarri begira geratzen dira. Pentsua ez da pentsua, sokak ez dira sokak, amaraunak saguen izarak dira. Idiak ez dira gutaz fio. Animalia honek nornahi hil dezake.
Desordena modu berean antolatzen da txabola guztietan, eta lan-tresnen eta balde zaharren artean haurtzaroa harrapatuta geratzen da. Aireko zerrauts partikuletan gaude, txakur jaio berrien buruko usainean, katuen belarri barruko ile luzeetan”.
_Nerea Ibarzabal (@nerrr_is)
“Jainkoa, gauzarik kapritxosoena.
Kreazioa, egiazko mundutik aldenduta, idolo bihurtuta, Jauna baino jaungoikoago bihurtu da.
Noiz arte existiduko ote dira?”
Tripaken (@tripak.k) Platea obran jasotako irudiak, Cinestill 800t, Portra800, Portra400 eta Tmax3200.
_Aitane (@landa__a)
“Dónde están mis tetas
Que te dejo enculata
Una buena mantecata
Con un perro a cuatro patas
Una cama desinflata
Una pila masturbata
Una risa ensayata
Y un zumo de naranja”
Zuzendaritza
Liam McDonnell - @liamodd
Starring
Ibai Silicato - @silicato_21
Xabier Barrutia - @anaietbarru
Carmen Reoyo
Urtzi Iza - @urtzi_iza
Ekoizpen Burua
Ane Aldaya - @anealdaya
Argazki Zuzendaritza
Arriguri - @Arriguri
Muntaia
Adrian Gonzalez - @adriglorenzo
Kolorea
Heli Suarez - @mrpix3l
Estilismoa set urdina
Julene Gregorio - @julenegr
H05 - @h05_bilbao
Kredituak
Ibai Silicato - @silicato21
Arriguri-ren ekoizpen bat.
Audioa:
Musika eta hitzak: Silitia
Grabazioa, nahasketa eta Masterizazioa: Urtzi Iza (ETEN Espazio) @etenespaziosonoro
Sarahk bere lanerako irudiak behar zeuela eta hauek atara genduezan.
Polaroid, ilford3200, Cinestill eta Silbersalz magikuek.
Sarah (@sarahrasines)
RebetaScan: Malvarrosa Film Lab (@malvarrosa_filmlab) eta Silbersalz (@silbersalz35)
_Txotxis
Zuzendaritza: Arriguri
Ekoizpen Buruak: Liam McDonnell eta Ane Aldaya
Argazki Zuzendaritza: Nestor Urbieta
Gaffer: Ekhi Alde
Arte Zuzendaritza eta Jantziteria: Claudia Chocarro
Arte eta Jantziteri laguntzailea: Irati Peluaga
Kolorea: Heli Suarez
MUAH+FX: Santi Goicoechea
MUAH+FX laguntzailea: Indrani Barcelo
Soinu diseinua: Asier Renteria
Kredituak: Antton G. Ayastuy
“La 'peste del pino' hace que Bizkaia apueste de nuevo por el eucalipto.”
elcorreo.com
«Lucho por mis pinos, pero sin ayudas plantaré eucaliptos»
“Para Mikel, de 45 años, sus pinos son una especie de «plan de pensiones». La última remesa que cortó le sirvió para arreglar el tejado del caserío y esperaba que las coníferas que plantaron hace 5 años -y que no podrían cortar «antes de otros 25 para sacarles rentabilidad»- sirviesen para complementar su jubilación”.
elcorreo.com
Expertos alertan de que el aumento de eucaliptos en Euskadi puede tener «serios efectos ambientales».
elcorreo.com
Las repoblaciones con el género Eucaliptus únicamente se subvencionarán en casos de pinares con afecciones fitosanitarias ubicadas en zonas apropiadas para éste (condicionadas por altitud, orientación y proximidad al mar).
bizkaia.eus
”«No podemos ilegalizar» su plantación.”
naiz.eus
Aurresku bajo el eucalipto de Gernika.
ecologistasenaccion.org
_Aitane Goñi Landa (@landa__a)
Polaroid, trix, ilford3200 eta portra Zuribaltzera paseta.
Keldor (@keldor.gerrika)
Sandra (@sandramartingomez)
RebetaScan: 1986 (@1826_filmlab)
_Totxito
2020. Unian nago matrikulauta.
Ikerketa eta Sormena Artean Masterra.
Mitoak eta erronkak garaiko praktika artistiko berrietan Ikasgaia.
Mugak gaia.
“Jonan, parkatu aurpegia apurtzeagaitik” izan beharko zan lan honen izenburua.
_Aitane Goñi Landa (@landa__)
Post honetan zer idatzi asmatu behar izan baino lehenago, Bilboko Arte Ederretako Museoaren Hiztegia irakurri neban.
“Q” letrari dagokion atalan.
Bodegoiei erdaraz edo Bizia loari euskaraz, Xabier Lizardik neguari buruz idatzi eban bezala, egiten dau berba Kirmen Uribek.
“Batzuk hil ikusten dutena, beste batzuk bizirik ikusten dute. Bizirik baina geldirik.”
Zenbat familia daude hel ezin zimenduakaz oinordetzan.
Nire familian kasu bat dago, zimendu fisiko errealak argazki honeetan bezain hondatuak dituak. Hor dago lo, geldirik, bizirik.
_Aitane Goñi Landa (@landa__a)
Anderren zatie ikusi eta irakurtzeko:
https://labie.org/artebakarra-i/
Pellok 2 minututan 30 gaizto aurpegi jarri leikez,
konpas bakoitzeko arpi gaiztoago bat, urte bakoitzero gazteago.
Bekokia tximurtzeko gaitasun berdina dauka berari begira gagozanen bihotza uzkurtzeko.
_Xabi (@xo_lomo)
DO - RE - MI - F/
"Fonetikan fedea" (Ibarra, 2004), plastika funtsean;
zera esateko forma.
Kolorearen soinuaz idatzi ebanekoa, beti be dantzan egiteko, antza. Frantzeskak abestiak besterik ez ebazan fundatu hor, han edota espaloietan, eta guk firmatu. Furra-furra beti zan farra, eta rifle tiro faltan anfetaz blai ospatu egiten zan fiesta: erritmoak mugagabean, doinuak arin-arin. Fiña fantasia. Geurea.
Baña ez genduan Frantzeska sano fuerte jagon, folklorea irrifarraz jaso baño; irrifarra faltsu, azken fiñean, eta folklorea hutsik. Irakurketa sakonik ez eban plazaratu eta gurenatik somatu bez, nahiz eta danok letrak danak kontatu harririk harri kantu kontari. Frantzeskaz maiteminduta, oso.
Niri Arespalditzara joatea gustatu egiten jatan, birritan;
gaur, ondiño
[en un anden donde las prisas ocultan no hacer nada,
ya no espero cuando todo lo que siento es f/]
Eskerrikasko batezbe.
Diskue:
https://labie.org/denda/f-frantzeska
_Lander (@lander.reka)
Kaleko Urdangak (@kalekourdangak) 2020ko kontzertu hobiena.
Eta beste skinetoen rollue be brutala, Rotten, Arkada Social eta the Potesegaz disfrute neuen 40minutu Rocken. Pitis (@kepasapitis) lagunari esker, hortik ibili ginen, aspaldi zapaldu barik neukan eszenarioaren beste aldean, gitarra barik, kamara eskuan.
Canon EOS3an portra eta 16-35a jarrite, eta Nishikan gifak egiteko Pitisek utzitako Flash kutre bategaz frogak egiten, kontzertu argazkiak ataratea ez da bape erraza. Konposizinua zaindu eta keinua arrapatu, gure baino lepo gehiau atara nebazan. Fokoa eta argiagaz arduratute pase neban jaialdie, eta alde horretatik nahiko ondo. Orain ikusita nire argazki faboritue sorta honetako lelengoa da, obturadorie luzetxuau jarrite, argazkie mugidute, siluetan. Pena halango gehiau ez ataratie.
Ze gatza dan argazkiek ataratea. (Eta karreteekaz ze garesti)
_Totxo (@totxo.jauna)
“Seinale baten zain loturik, atari baten aurrean
mantra bat errepikatzen da esanez “nahi bai”
Hor hain eder, betiko legez, zure amuari hozka
nola deslotu? aukeran banoa!
Benetakoa izateko prest bazaude deitu
bestela nire itzala agurtu dezakezu
Eta zer? gehiago dituzula itxoiten
ez direna simulatzen
Giltzapean dutela zikindu gabe arima
Irribarre horretan babesturik, kamuflatu duzu usaina
ruleta badabil biraka, nora zoaz
ezegonkor, nire betiko papeleta zurea da
denborak jarriko gaitu gurean
Maitasunaren kontrakoa ez delako gorrotoa
apatia kiloak gure gainean
ohar zaitez, norabide guztietan gertatzen da
mundu mailan kutsatu baita”
Skakeitanen azken bideoklipean lagundu baino lelau, 40aldiaren aurretik, euren azken kontzertuan izan ginen, betikolez kamara analogikoekaz tontoana egiten.
Hamen alboan ondorioak.
_Totxo (@totxo.jauna)
<3 EKIPO <3
arriguri (@arriguri)
Estudio Badator (@estudiobadator)
Mattin Saldias (@mattinsaldias)
Iratxe Reparaz (@iratxe_rb)
Xanti Agirrezabala (@interexanti)
Martxel Montero (@martxel_montero)
Nerea Arrieta (@nereaarrieta)
Ander Ahedo (@ditxelo)
Maite Alonso (@maitealtonaga)
Leizuri Bilbao (@leizuribilbao)
Borja Urresti
Daniel Yuste
Maite Astarloa
Gotzone Ojinaga
En tol sarmiento (@entolsarmiento)
Koloregabeko gorputza.
Gauzei mila buelta emoteko kapaza. Egindakoak nahikoak ez diralako gehienetan.
”Dana ondo?” galderari ez deutso benetako erantzuna emoten. Guzurre esaten dau beti.
Ez da zehatza maite dauan jenteagaz, berbetan ez dakialako.
Ardura gehiegi onartzen dauz eta esanak damutu egiten jakoz.
Min hartzen dau, kaltea jasan egiten daualako.
Itxialdian bakarrik dago eta ez dau lorik egiten.
_Aitane Goñi Landa (@landa__a)
Zuhaitzak eroso ote daude, hostorik gabe?
Garai latzetan, biluzten dira.
Ez dauka zentzurik.
Lurra berotzen hastean
Igandeetako arropa elegantez estaltzen dira,
Lorez.
Kolorez.
Ez dauka zentzurik.
Udazkena beraz, asteguna da.
Eta udaberria, igande?
Ez dauka zentzurik.
Baina, polita da.
Zentzurik ez du, eta polita da.
Polita, hostoak erortzen ikustea.
Belardiak, hostoz ikustea.
Eta polita, zuhaitzak loratzen ikustea.
Zu zer zara, astegun edo igandetakoa?
-talde batekoa zara edo bakarrik zaude-
Eta Akabo. Beldurra ematen du bakardadeak.
Badaezpada, ni astegunetakoa naiz.
Erortzen ikustea,
Erorketak pilatzea.
Hostoz betetako tontorra, Dr. Martens botetan besarkatuta gelditzen den hosto mimosoa Atrakzioa.
Baditut lagunak korronteen aurka doazenak,
Bakardadeari beldurrik ez diotenak.
Talde bateko kide izatearen amildegitik salto egin dutenak.
Eta ez direnak, ez astegun eta ez igandeetakoak.
Eta ez dauka zentzurik,
Eta polita da,
Eta eskerrik asko.
Zentzuaren aurkako kide izateagatik.
Carmen Olano Iriarteren hitzak.
‘El contenido de la memoria es una función de la velocidad del olvido’
-Norman E. Spear
En granate, gris y azul.
También está el humo y el olor a gasolina.
El eco de la montaña invadido por el sonido del generador y los coches.
El bocata de lomo con pimientos, el caldo.
El olor a musgo y a humedad.
El frío.
Evocar el pasado es, a veces, comenzar por someterse a la memoria sensorial. Así es como siento aquel fin de semana: en granate, gris, azul y, sobre todo, lo recuerdo juntxs.
Avanzar de cara a la velocidad del tiempo es encontrar lo que sobrevive a su paso.
Las marcas.
Lo que no se olvida, lo que resiste a su pesar.
Al mirar con perspectiva, aquello que fue realmente importante es lo que perdura.
Tras estos años de barbecho, el recuerdo que se perpetúa es el del hacer colectivo.
El grupo, la meta común, unirse en un mismo propósito para liberarse del ritmo individual y sumergirse en una cadencia compartida.
En aquellos días todas nuestras acciones se medían en milésimas de segundo.
El baile, el sudor. Los cambios de luz.
El movimiento; el de los cuerpos y las cámaras, ambas sometidas al gesto. La velocidad construida desafiando el ritmo natural. Todos los detalles, todas las personas sutilmente movidas al unísono bajo el propósito de crear un nuevo tiempo.
Un tiempo compartido que ya fue y, aunque pasado, continúa siendo.
Algo que no se puede olvidar, como nuestro origen.
_Paula Gómez (@paulagomez.__)
Beste lau kabroi hauek lar ondo idazten dabe. Nik irudiak leku baten, apur bet txukun, euki gura dodazelako igoten dodaz hona, Labara. Baie, hain goien jartzen doztie listoie, beldur emoten doztela zeozer idaztie. Bakotxa bere rolluen kriston poetak direz, motherfuckers...
Berba politekaz jarri gurauko neuke zelan pasa genduen Kategaz (@katehesh) Nueva Yorken egon gintzezan ordu bete eskaza, zelan argi supergogorrak probe barik neukan Cinestill 50d karretea probetako eskusatzat jarri neuen, edo zelan azkar baten hain “set” ezbardinak urten ziren. Zelango odisea izan dan eskaneateana, eta ze plazer handie argazkiak Kateri botatzean jaso genduen erantzun bero eta eskertua (ia urtebete itzaroten euki ondoren…).
Baie ondo idazten dabezenak besta laurak direzenez, ba, neuk, argazkiak erakutsi gure dotzuetazanez, berba polit barik hamen eskegi dotzuetaz, bata bestearen atzien.
Ia zeuek berba polit batzuk proposetan doztazuezen Kategaz zuri baltzien igoteko pendiente dekoguzen erretratuetarako.
_Ander (@totxo.jauna)
2019ko ekainaren 7a. Konfinamendu aurreko garaia, uda bezpera, azterketen biharamuna eta oporrak.
Neure burua Loiuko aireportuaren erdian aurkitu nuen. Helmuga? Boarding Passaren arabera Milan. Han geunden nire laguna, Miren, eta biok. Bakoitza maletatxo txiki batekin Italian 3 egun pasatzeko irrikitan.
Egin genuen, bai, egin beharreko guztiak: Kontrola pasatu, atea bilatu, 40 minutu ilaran itxaron eta han geunden, azafataren aurrean gure txartela eta NANa erakusteko zain.
Miren pasatu zen. Nire txanda. Boarding pass-a begiratzen didate. Dena ondo. NANaren txanda. Oh, plot twist:
- Azafata: “ Disculpe, no puede pasar… se le ha caducado el DNI…. Hace dos días”
Hace dos días, bai, bi egun…
Ba, hori, esandakoa, Boarding Passak Milan jartzen zuen baina, hara, Amaiur eta Elizondon amaitu genuen.
Ideia, nola ez, Mirenena. Esker mila lagun, eta parkatu eragozpenak (; Ez dakit zergatik baina, susmoa daukat honelako gehiago gertatuko zaizkigula. Parkemena aurretiz doa badaezpada ere <3
P.D: Azken argazkikoa ni. Typical tourist photo in front of Duomo di Milano
_Lili (@izarobf)
Hace unos mese estuvimos en la defensa de Blanca Ortiga, en la Facultad de Bellas Artes. Yo me llevé a mi padre, que… no entendió nada pero se lo pasó pipa en la performace, y estuvo en su salsa hablando con ella sobre materiales de construcción.
Blanca, presentó [AÚN], un proyecto que piensa los cuerpos desde la zona de contacto entre la escultura y la performance.
Así describe su trabajo:
Me interesa trabajar con las cualidades propias del material,
ponerlas en relación y buscar límites con su colapso.
Es en esa fatiga de los materiales, cuando el comportamiento de los
cuerpos bajo acciones y fuerzas señala un fragmento de vida, un instante.
Instante que no es sino tiempo físico suspendido,
presente continuo.
Es ahí donde irrumpe el cuerpo,
y aparece el desvío.
Algo que es
en su llegar a ser.
_Blanca Ortiga (@la.chica.ortiga)
_Aitane Goñi Landa (@landa__a)
Herriko umeak Aritzatxuko enbarkaderoko hormaren kontra esertzen ginen.
Gehienok biluzik, zenbat eta zaharrago apur bat jantziago.
Udako egun askotan itsasoa altxatzen da. Berdin orain eta duela 20 urte.
Egun horietan olatuek moila pasatzen zuten itsasoaren aldetik geurera.
Gu harrapatuta geratzen ginen itsasoak hormaren gainetik pasatzean sortzen zuen urjauziaren azpian. Olatua oso indartsua zenean, busti ere ez gintuen egiten.
Geure gainetik saltatzen zuen. Ur haren azpian geure ahotsa eta denpora aldatu ziren.
Denpora luzez azpian utziko gintuen olatu indartsu baten zain egoten ginen.
Berdin orain eta duela 20 urte.
Gaur egun gerriraino heltzen zaigun horma, geu baino handiagoa zen.
Haizea sarri eta itsasoa beti.
Geu bizi gara altxa ezinik.
_Xabi (@xo_lomo)
Ensalada eta Kroketak.
Pavo petxuga munduko patata frijitu gozuenekaz.
Untzie saltzan.
Makailaue piperrakaz.
Alkatxofak pernilagaz.
(2020n Jonmari esker arroz zurie)
Gabonetako turroiek eta azukere bako txokolate eta gailetak.
Kafie eta infusinuek.
Edateko ura eta ardaua.
Zapatuetan amama Rosin etxean bazkaltzen dogu, aitite Angelek munduko patata frijitu gozuenak prestaten dozkuz.
Zapatu baten izekok amamari Athleticegaz egin genduan “Bizi Ametsa!” gabonetako bidiue erakutsi ostien amama bideoak egiteaz bizirauten dogula konturatu zan.
“Muy bonito el video, Ander”
Amama Rosi proud eta gu pozik.
_Ander ( @totxo.jauna )
Franco Ha Muerto
Eta zabaldu Barri Ona.
Konturatu bazara be, aldarrikatu. Eta konturatu ez bazara be, ikusi eta ikasi. Ostiaka.
Aitzakia bihurtu beharraren bildur, horra hor Mezua eta bihotza sutan, pare-parean. Aurpegia aurrez aurre igorlea zuzenean somatzeko, eta ikasitakoa jagon ala hil. Ez da, ba, uste(l)keria kamisetatan idatzitakoa; editorialak idaztea ez da gure lana, ezta nahi ere. Topografoak, Francisco Etxeberria edota Santa Isabel hilerriko atzekaldeko hormari begira, egia aurkezteko beharrizan horretan, ha dan lez.
Franco Ha Muerto ala hil.
Ikusi eta ikasi. Ostiaka. Eta ostantzian, ostiaka.
Guerra Civilean lagun bila ibili zan alderdiaren modura, propagandak kaleak jantzi daiazala, orduan. Danok guapo eta 82 urtez, dagoeneko.
Kamisetagaz ni; museo eta liburutara papelak. Ni guapo.
propaganda iz. Jende artean egiten dan ekintza antolatua, politika- edo gizarte ideia jakin batzuetara herri iritzia bideratzeko; norbaiten edo zerbaiten merezimenduak, haren aldeko atxikimendua jasotzeko, goraipatzea. [Alderdi politiko baten propaganda. Komunisten aurkako propaganda. Propaganda eta publizitatea. Hitzaldiak, aldizkariak, telebista eta gainerako propaganda bideak. Mila zorakeria, guzur, propaganda faltsu zabaldu daitekez lau haizeetara. Propaganda gaiak. Liburu barriaren alde propaganda egiten ari zan.];
“pro-”: aurrera
“pagus”: baso / herrixka
“-are”: aditz amaiera
da, izan ere.
“pro-”!, “pro-”!, “pro-”! egin daigun, ostia.
“pro-”! onomatopeia balitz, ostia.
_Lander Rekakoetxea (@lander.reka)
Franco ha muerto bildumako arropak ikusi eta erosteko hamen:
https://labie.org/denda
Gomutan dut eta hala behar du.
Hala behar du izan egunera ekarri nauelako.
Gomutan, bai, hamabigarren ikasgela.
Estreinakoz zapaltzean sekula ez nuen imajinatuko
Kaliforniara eramango ninduela.
Espazio horrek, ikaslgela horrek
eta hura atontzen zuten banakoek,
Laukote bat, beste hainbeste ikasturte eta ikasgeletan nahastuta.
Lanetan eta talde lanetan murgilduta, edo akaso, galduta.
Eta halakoan, Kalifornian bilduta.
Unibertsitateko lagunak Estatu Batuetara Kazetaritza ikasketak amaitu genituela ospatzera joan gineneko argazki batzuk.
_Lili (@izarobf)
2017ko Udazkena.
New York City.
Hasi (@h.goiko) eta Totxo (@totxo.jauna) aldeanoek bere burue Ekainkatzat (@ekainka) hartuten. Munduko kapitalean, Iker Iglesiasen (@ikeriglesias) gomendioari esker, jendea ezagutzen.
An Instagram friend told us to write some people from NYC to go out shooting, and thru Instagram we found Janine (@janinetondu), who was so kind with us and with our poor skills and bad English. We had a fun couple of hours just to make some photos for Instagram :).
Instatik Instara, Nueva Yorketik pasata!
Portra 800agaz dekoguezan gorabeheretan, hau gorantzakue da, a sako eskertuten da 120ean agertuten dan granue. Pentax67agaz probeko dogu hurrengo baten, ia stocken topetan dogun inon, nahiko gatz dau gaur egun.
Urte bete pasata, asko falta iaku ikasteko, gero eta gehiago <3.
_Totxo (@totxo.jauna)
Aspaldi Pentax 67 erdi fomatoko kamararen atzetik, eta lortu bezain pronto behelainoa etorri zan gugaz ospatzen. Behelainoa eta 67a berriak Geldoko paraje, Zortzi, Bolintxe (i)Tsu eta Lagun zahartxuekaz alkartute Kodak Portra 400 eta Ilford 3200 karrete parean.
Festa polita urten zan, hamen ondorioak, eskanerretik fresko. Urtebete egon direz hamen, Labien, editetako aukera noz agertu, kamara pare barrie batu da familiara ordutik, hau dana publikoki erakusteko momentua heldu dalaren seinale edo, edite barik bada be.
Urteko esperientziaren ondoren pozik kamaragaz, baie 9 argazki karreteko, diru lar erretratu bakotxeko. Ordutik 6x7tik 6x4,5ra aldatuten gabiz, Pentax 67a noizbehinka paseoan eroaten, eta ze polita dan ikusten.
Laster gure 6x4,5 abenturak, arrigurin laster askotan berandu da.
“Ni buena ni mala compra, caprichito”
_Ander (@totxo.jauna)
2019.
Udako oporretan: Hola guapa, qué tal, tranquila.
Gu turista eleganteak Rifen; dirudunak Marrakechen; sentiberak Fésen; analfabetoak Atlasen; operazaleak eta eskulaburrak Eissaouiran; turista barriak Rabaten.
Huri gauza buruan:
Ez igon begiak zerura.
Itsuak trafikanteak.
Hoteletan jabeak.
<3
Hasi eta biok Nueva Yorkeko bibliotekan topa gendun, kamara sovietar bategaz, gure karrete zuribaltz faboritu barrie. Deborahgaz batera ezagutu gendun Kodaken TMax3200a eta rebelaua jasokeran maitemindu.
Pentax Super Takumar 50mm 1.4 objetiboak, aspaldiko amoranteak, bere kapa radioaktiboagaz erlazioa erraztu zauen, bai, baie TMax3200an granue gure bihotzetarako “match”a zan.
Hamen, gure fletxazoaren arrazoiak, berbekaz baino irudiekaz azalduta.
Tridente amoroso-analogiko polita urten zan pasadan udazkenean NYCn, bueltateko gogoekaz. <3
Viva el poliamor! Gora!!
Deborahren instagrame:
@deb.dd
Hasin instagrame:
@h.goiko
_Totxo (@totxo.jauna)
Geldon alkar topatea gustaten jaten. Beti berandu eta afaltzeko orduan gehienetan.
Mahaia prestau eta afaria egiten zenduan. Beti izan zara anfitriorik onena, zeure etxea izan ez arren.
Aste gogorrak zeureak eta gradua amaitu barik konpainiak zure laguntasunaren beharra eukien.
Aktore argazkiak behar zenduzan zure curriculum artistiko barriarako. Holan, ortodoxiaz katukumea jarri zenduan buruan.
_Aitane (@landa__a)
Franco ha muerto.
1975eko azaroaren 20an izan ei zan, Madrilen.
Baña datak data, urriak 12. O mejor dicho 12 de octubre, como bien lo recoge el Boletín Oficial del Estado. En español. En Madrid.
12 de octubre para desfilar por tierra y aire, y celebrar “uno de los momentos más relevantes para la convivencia política, el acervo cultural y la afirmación misma de la identidad estatal y la singularidad nacional...”, práctica común en el mundo actual. Con velas, banderitas y tarta de chocolate. Y paella popular. Con el rifle al hombro, como una puta cabra, y los ecos todavía bien sonoros desde el Rif:
Os habéis levantado de entre los muertos, porque no olvidéis que vosotros ya estabais muertos, que vuestras vidas estaban terminadas. Habéis venido aquí a vivir una nueva vida por la cual tenéis que pagar con la muerte. Habéis venido a morir.
Y lo es todo para vencer. Lo es todo para convencer.
Como si de lo ‘neomedievo’ se tratase, lo es.
Lo es aunque Franco haya muerto.
Franco ha muerto, y ya puestos ¡Muera la inteligencia! y hasta ¡Muera la intelectualidad!, sugeridos cada día y desde un 12 de octubre;
pero No me disparéis en la cabeza que he estudiado mucho.
_Lander Rekakoetxea (@lander.reka)
Landerren kartel bilduma ikusi eta erosteko hamen:
https://labie.org/denda/kartelak
Aintzinako nire aitona-amonen eskuetan famili bati ogia ematen zien erramintak gaurko lurrak lantzen dituztenean, arbasoen gorpuak konkistatzeko nahi bat sortzen zait.
Lanak zizelkatzen ditu gorputzak.
Aizkorak eskua.
Gurdiak gerria.
Laiak belauna.
Ingurua lantzeko ditugun formak deformatzen ditu gure gorputzak. Gure arbasoen gorputz galduak gure ondare dira. Argazki bateko instant txiki batean aurkitu dezakegun esperantza bat. Bizimodu bat ulertzeko motorra.
Baina gure desioen kontra. Erraminta hauek inoiz ez digute gure arbasoen bizitzez hitz egiteko baliotzen, begiratzen dituzten begiak ez dira berdinak. Baliatzen diztuten eskuaren beharrak, ez du zer ikusirik.
Ez ditzagun gure buruak engainatu.
Gorputzak artxibo bilakatzen honetan nostalgiaz bakarrik hitz egin dezakegu. Nostalgiaren plazer analogikoaz gozatzeaz eta bide batez etorkizuneko gorputzen formaz birpentsatzeaz. Gure lana eta ardura da. Eta plazer handiz egitearen sortea dugu.
Jon Ander Urresti naiz, aktore eta sortzaile izateko bidean gradu amaierako lan hau sortu duen nostalgiko bat. Aitane Goñi Landa (@landa__a) bezalako bidelagun nostalgikoekin batera proiektu honi irudia eman diot. Argazkiak entsegu egun baten ateratakoak dira Aitaneren analogia zorrotzaz.
_Jonan (@tribis_49)
Sandra es la ostia.
Ondino sesino honetatik argazki onak dekodaz editetako. Time goes fast bitch.
_Totxo
(English version Below)
Badira proiektu berri bat prestatzerakoan, posprodukzioa errazteko asmoz, nork bere buruari errepikatzen dizkion mantra batzuk; "ahal bezain beste soinu grabatuko ditut bideoarekin batera" edo "beharrezkoa den denpora hartuko dut behar ditudan soinu guztiak biltzeko, protagonista desesperatzeko arriskua badago ere". Baina grabaketa eguna heltzen denean hamaika aldagai kontrolaezinekin egiten duzu topo.
Meatzaldearako egin genuen iragarki honen kasua ez zen ezberdina izan. Egun berean hamar bat lokalizazio ezberdinetara egokitu behar zarenean eta beste hainbeste trabari aurre egin behar diozunean, zure mantra famatu hoiek gerorako uzten dituzu, furgonetako guanteran. Momentu horretan konturatzen zara foley-a beharrezkoa izango dela.
Bestalde, bideoaren kontzeptuak ere posprodukzioaren pisua baldintzatzen du. Kasu honetan, slow-motion efektua behin eta berriz erabiltzen den errekurtsoa izanik, aurretiz jakin genuen soinu diseinua grabaketaren ostean egin beharreko zerbait izango zela. Hala ere, nahasketa finalean erabiliko ez ziren arren, ahal bezain beste zuzeneko soinu grabatu genituen. Diseinurako agian ez, baina erreferentzi moduan balioko zuten.
Eta hala izan zen. Hare gehiago, zuzeneko soinu horietako batzuk oso interesgarriak izan ziren slow-mo efektu hori errealismotik gehiegi ez urruntzeko.
Adibidez, bideoaren erdialdetik entzuten den giltzarrapoa dozena erdi soinu ezberdinek osatzen dute. Grabatzerako orduan, denda jendez gainezka bai zegoen, eta giltzarrapoaren soinu bajua garbi erregistratzea ezinezkoa izan zen. Beraz, txanponen arteko talka, kremailera baten frekuentzi altuak, metalezko golpe ezberdin pare bat... eta azkenik hurrengo planoarekin zentzua hartzen duen delay efektua. Segundu erdi iraungo duen efektu bat sortzeko sei edo zazpi soinu ezberdin erabili behar izan genituen, soinu hauek guztiak grabatu eta aurkitzeak dakarren denbora guztiarekin, noski.
Horrela ba, emaitzean entzuten den soinu paisaia zuzeneko soinuen, estudioan grabatutako soinuen eta sound library-etatik ateratako soinuen arteko konbinazioa da; bai foley zein soinu diseinua.
Proiektu guztien amaieran ondorio berdinera heltzen gara; zuzeneko grabaketan grabatzen duzun ezer ez da alperrik izango. Modu batean ala bestean, edizioan denbora aurreztuko dizu.
MEATZALDEA - PROMO ADVERT'S SOUND DESIGN & FOLEY
There are certain mantras that we tell ourselves during the pre-production of a project, in order to make our lives easier in post: "I'll record as many sounds as I can" or "I'll take as much time as it's necessary to record all the sounds I need, even if people despair". However, the truth is that when recording day arrives you encounter a thousand different obstacles that couldn't have been predicted.
It wasn't any different when we did this project. Working in around ten different locations and facing at least double the problems, those beloved mantras are left on the trunk of the van, and it is in that exact moment when you realize that foley will be crucial and the workload for post increases exponentially.
Obviously, there are other factors that define the workload that we will have to deal with in post; such as the concept of the video. In this case the slow-motion effect was going to be a recurrent resource and we knew from the very beginning that the sound design would be important to make it work. Nevetheless, we recorded as many sounds as we could, even if they weren't going to be used for the final mix. They might not be useful for designing the final sounds, but they for sure would work as reference.
And they did. Some of them even served us to keep the solw-mo motion as realistic as it had to be.
For example, you can here a lock sound somewhere half way in the video. The sound effect lasts around half a second and it is made using more than half a dozen different sounds and, of course, the time that takes to either record or locate the sounds required. It was impossible to record the real sound in the field since there was way too much noise around us. So we used part of sounds like coins clicking, the higher frequencies of a zipper, metal plates... and finally the delay effect that will connect this shot with the one that is coming right after.
The final soundscape that you can hear in the video is a mixture of sounds recorded in the field, sounds from libraries and sounds we recorded in the studio.
We always end up with the same conclussion; not even one sound that has been recorded in the field was in vain. In one way or the other, it will save you time when editing comes.
_Asier
Ama arnasa hartzeko gelditu da, apur bat atzerago dator nitaz haurdun. Eskailera batzuk gorago osaba zaharrak bi urteko anaia dakar altzoan hartuta. 1992ko udako eguna izango da, Gaztelugatxeko eskaileretan ez dago inor gutaz aparte.
Ermitan amak hartuko du bideo kamara eta aitak anaia, hantxe grabatuko ditu amak hiru kanpaikada jotzen. Gaztelugatxen ez dago gure familiakoa ez den beste inor.
26 urte beranduago lantzean behin lagunekin bertara joatea edo Matxitxakotik iluntzen ikustea momentu magiko eta intimoa da zuretzako. Baina Windowsek salvapantallas bihurtzen du, telebistako aurkezleek eta futbolariek beraien ezkontzak egiteko leku ona dela uste dute, Juego de Tronosek eta milaka turistek selfie bat egiteko bazter bat aurkitzen duten bitartean zu arduratuta zaude, zure probintzia eta herrialdean beti irabazten duen jendeak ez duelako zure herrirako turismoa ez den beste planik.
Herrian bertan lan egitea da zure ilusio militanteena.
San Juanerako bideo turistiko bat egiteko eskatzen dizute.
Zapoak tragatzea eta sugeak erretzea, ez dago besterik.
San Juan bagileko
denpora ederreko,
artoak eta gariak kaxan gordeteko
zapoak eta sugeak sutan erreteko.
_Xabi (@xo_lomo)
Zierre baserria.
Zeharka dagoen baserria, besteak “zuzen” dauden bitartean.
Oma, ehundaka urte dituela inork gutxi asma lezake egungo itxura ikusita. Eraberrituta, guztiz bukatu gabe zegoela estrenatu genuen.
Bestetik Zubiri, 110 urte bete berri dituen familia negozioa.
Zubiri, zu bi, zubi.
Kasualitateko izen nahastea izan zen, beharrizanak eta momentuko okurrentziak deituta.
Zubiri ta Zierre, Zierre eta Zubiri. Bi zeta.
Zer Zara Zu?
Indibiduo bezala ez dakit, baina kolektibo bezala Arriguri gara orain. Hirugarren erpina. Alfabetoko letra guztiak utzi ditugu kanpoan, azkena eta lehenengoa baino ez. A Z. Z A.
AZkura ZAhar bat dut.
Norak proposatu zigun bere familiakoa izan den proiektu Zaharra gure Asiberriarekin nahastea. Berritzen joan den zaharra eta zaharrera ere begira dagoen berriaren arteko zubia.
Kanpoaldean egitekoa ginen argazki sesioa, Mundakako Santaklara inguruan. Norak proposatu zigun lekua bainujantziak eta barruko arropak ateratzeko aproposa izan zitekelakoan. Apirilean egin genuen eta esaerari kasu, euri hilea izaten ari zen.
Nire lana izan zen leku babestua bilatzea eta Arrate pabiloia deskartatu ostean, nire izeko berrizten ari zen baserriaz gogoratu nintzen.
Azkenean babeslekua genuen arren, eguzkia baino ez genuen izan. Hor duzue emaitza, argazkiak eta bideoa.
_Hasier (@h.goiko)
Urten gendun geldi geldi etxeruntzatza. Etorri ginen etxea ta gure etxie euen dana jentez beteta. Amuma orduntxe ikusi naben, hilde. Nik ha rekuerdue deuket, amuma zelan egon zan... gainera eskuen euken zapatak garbitzeko ibilite edo, zapatak garbitzeko zepillo bat euken eskuen. Hori rekuerdue deuket, bueno…
-Gloria Irazabal
Bere etxeko saloiak zabaldu euskuezan rekuerduez berba eiteko. Bi amuma, bi istorio, gure inguruko beste hainbatek bi bizi izan ebien egun trajiko horretako rekuerduerduek kontaten. Nagusitan kontatu dotzo Gloriak bere semeari bizi izan ebana, garrantzi handiegirik emon barik, bere bizitzako egun bat baino ez da ta. Begoña ume umea zan eta etxean entzundakoak osatu dabe gogoratu ezin dabena.
Gurean, amuma eta aititen baserrietara be gerra eta gerraostea helduko ziren, baina ez dot nik egundo eurengandik istoriorik aditu. Ez ziren umeentzako kontuak. Glorian ezpanetatik entzuten dot nire amuma, bere danonak ere badiren rekuerdoak bizkaiera itxian kontetan. Halan eiten eban berba nire amumak be.
Nire amuman rekuerdue deuket, baserriko atean euen beti gu kotxez heltzen ginenean. Hil zan eguna be ondo gogoratzen dot, hamar urte neukozen nik eta futbol partidu batetik bueltan nentorren aitarekin. Biok ein gendun batera negar telefono fijora deitu euzkuenean. Kuriosoa da, baina denboragaz moldatuz doazen irudiak deukodazan arren, ez dot bere ahotsa entzuten. Ezin gogoratu. Glorian antzera eiten eban berba. Bere adina eukiko eban gaur.
Euren ahotsean dauz beste hainbatenak, kontatu aurretik jun direnenak. Rekuerdue baino ez gara ta rekordau deigun.
“Gernika argituz” Elisabeth Perezen proiektuko parte da bideo hau. Pieza eskultoriko bat, Picassoren “Guernica”, Gloria eta Begoñari elkarrizketak eta umekin erlazioa izan dira protagonista.
Bideoaren bitartez konpartitu genizkien rekuerdoak umeei eta haiek forma eman zieten marrazkien bitartez, lehenengo Elisabethek eta María Altunak emandako tailerrean eta gero Arriaga aurrean, pieza eskultorikoaren metakrilato gainean.
Hasieran, gertatuko zena bideo bidez dokumentatzeko deitu ziguten eta proiektua bera handitzen joan zen einean, bideoak berak be izaera propioa hartu zuen proiektu honen barruan.
Hemen daukazue bideoa eta atera genituen argazkiak euren bitartez be rekorda daigun.
_Hasi (@h.goiko)
“Nire ondoan gura zaitut hil arte. Gero be bai, imaginau?
Osorik naiz arima, osorik naiz gorputza.
Barregarria da zure aurpegia, barre asko egiten dut zuri begira, eta… esaten dot: ze ume polita.
Baina aurpegi bat baino ez daukat eta inportantziabako gauzak ez dodaz kontetan.”
Agustin eta Leon Felipe.
_Aitane Goñi Landa (@landa__a)
Erabagiak hartuta dagoz.
”Denpora alperrik galdu da” dinoe.
Oroimenak hondar bihurtu dira. Hondarrak lurmen.
Familia galbide.
Denporak ez dauka datarik. Ez da geure munduan laguna.
Agur eta Ohore.
_Aitane Goñi Landa (@landa__a)
Aitaneren zatie ikusi eta irakurtzeko:
https://labie.org/artebakarra-ii/
Sorginkeria
iz. 1. Sorgintza, gaitzesgarritzat hartua. 2. Jatorri misteriotsuko gertaera harrigarria, naturaz gaindiko indarrek egina dirudiena.
Izpiluekaz, objetibue kamaratik kanpo, sortzen eta egiten. Frogak. Argi tenperatura eta sensibilidadearen arteko talka. Alba (@cucarachavoladora) eta Araitz (@araitzipil), Keldor (@kgerrika) eta Pitis (@kepasapitis_portraits), Hasi (@h.goiko) eta Totxo (@totxo.jauna). Arrateko paretak.
Horia eta Baltza.
Canona EOS3a eta Petacon Sixa, Profoto flasha eta Nikona.
Eskerrak gugaz arrasti pasa gauzak egiten animetan direnei. Eskerrak benetan.
_Ander
2014ko Iraila La Habanan. Afalosteko harrikoa egiten.
Maygredek bere etxeko telefono fijoa pasatzen dit. “Toma, habla con Fulano, le encanta estar con vascos”.
Euskaldun batek hartu du telefonoa eta almendroi bat hartzen dut elkar ikusteko. Zerbeza piloa edan eta makina bat berba egin ondoren, Fulanok esaten dit Joseba Sarrionaindia ez dela existitzen. Orduan neu ere libre sentitu naiz bere “Haize Gorria” poema Urgatzen abesti baterako hartu dugula ez kontatzeko. Gau hartan poetak etxera eramango nau, esanez: probintziak ere ez direla existitzen, gu banatzeko erabili zituela Francok…
Lehenago, 1891ko Uztailaren 2an jaio zen Galo Anasagasti Erkiaga, Eako udalerrian. 13 urterekin Kubara helduko da, garaiko beste hainbat euskaldun bezala. 1959Ko Iraultzaren aurretik Villa Clara probintziako burdindegi garrantzitsuena izan zena fundatuko du beste euskaldun batzuekin.
2018Ko Martxoan bere birloba Zayda Anasagastiri idazten diot, aktoreak behar ditugula eta ea lagunduko digun bideoklip guerrillero bat egiten hila bete barru Habanara egingo diodan bisitan. Ez du fede handirik erakutsi, baina baiezkoa dio.
Ez dugu kubatarren besteko “inventibarik” baina ARRIGURIn badakigu baliabide gitxirekin funtzionatzen beste erremediorik ez badago: Nizuritazuneriren “Hikatazuka” bideoklipeko koloredun linterna, Sony a6500 kamara txikia, ND bat eta hegazkina hartuta heldu nintzen Habanara.
Ekoizpena Euskal Herrian ere ez da gure indargune nagusia, baina Kuban ezinezko bihurtzen da. Jendeak puntualitatea ez du zentzu europarrean maneiatzen, ez dago Internetik, edozein biztanlek ez du auto propiorik... Jende eta hiri zoragarria da.
3 ordutan (ahal) dena grabatzen dugu, 2 orduko atzerapenarekin etorri direlako eta gauez irtetzeko presa dutelako. Makillajeari buruzko konbertsazioa, medikuntzari buruzko gaiekin nahasten dute, sozialismoaz ari dira reggatoia bozgorailuan duten momentu berean... Hurrengo goizean etxera bueltatzeko hegazkina hartu baino lehen, Girón eraikina fotografiatzera goaz, errekurtsorako material gehiago beharko dugulako bideokliperako. Azkenean deskubrituko da materiala ez zela nahikoa, kamara eta linterna bera hartu eta Bermeon kontzertu aurreko ensaio batean bukatzen dugu bideoklipa.
Zayda lehengusina Internetera konektatzen da, bere biraitonaren jaiotza zirutagiria lortu diezaiodan eskatzeko, bide batez bideoklipa erakusten diot. Facebooken konpartituko du hashtag hauekin:
#videito #habana #euskera #paisvasco #tutis
Xabi Ojinaga Juarez
zatoz haize zoroa
guardasolak okertzera
- Joseba Sarrionaindia-
Diskoa erosteko:
https://labie.org/denda/urgatz-hori
Gaur oso gustoko neuen kontu bat Instagrametik desagertu dala konturatu naz, ez dakit andrazko azal asko erakusteagaitik kontue borra badotzie, bere erabakia izan badan edo beste zeozerrengatik izango dan, juntajakin.
Kontua da, aspaldi, argazkilari horren irudietatik ideiak hartuta honako froga hauek egin genduzela.
Kolore gelak eta obturadore luzeak alde batetik, argi naturala eta leihoak bestetik.
Eskerrik asko Alba (@cucarachavoladora_) eta Araitz (@araitzpil) Arratera (@arrate.estudio) etorten animateagatik.
Egun berean beste argazki hauek be egin genduzan: Sorginkeriak
_Totxo
Arrigurin gure produktoratik aparteko lanak batzeko leku baten beharrean ibili gara azkenaldien. Behar hoiei erantzuteko hamen LABIE weborri barrie!
Bertan eguneroko lanaren mugetatik aparte gure pieza, aprobada, esperientzia, harrikadak eta bonbak sukaldatu, saldu eta azalduko doguz, gure modura, de chill.
Horretarako,
Denda bat: https://labie.org/denda/
Blog bat: https://labie.org/
eta proposamenak entzuteko mail bat: https://labie.org/kontaktue/
Sortu doguz.
Erdu Labaren epeltasunera!
Harripidetu gure karnalera. Eman laik ta zabaldu zaik.
Instagram: https://www.instagram.com/arriguri/
Facebook: https://www.facebook.com/arriguri/
Youtube: https://www.youtube.com/channel/UCulWmigV404avx40dFCjNmg
Soinuari dagokienez, erronka bikoitza izan zen Inun-en bideoklip hau. Alde batetik, zuzenean eta toma bakarrez jasotzearen erronka geneukan. Eta beste aldetik, zuzenean jasota egoteaz gain, inguratzen gintuen espazioaren handitasuna transmititu behar zuen bideoak.
Zuzeneko grabaketa
Plano bakarrez jasoa izango zela erabaki genuenean, argi gelditu zitzaigun soinuari dagokionez zuzeneko grabaketa izan behar zela. Ez sinkro-arengatik soilik, diseinu eta lan-filosofiari ematen diegulako pisu handiagoa horrelako kasuetan. Egia da emaitza ez dela "perfektua" izango; musikariak nota bat laburregi jo duelako, edo kamararen mugimendua azkarregia izan delako puntu zehatz batetan... Hala ere, kasu honetan hurbiltasuna, freskotasuna eta naturaltasuna bilatzen genituen, eta kontextua hori izanik, zuzentasunaren definizioak kutsu ezberdin bat hartu zuen.
Piztia Zaurituak-en moldaketa akustiko honetan hiru musikarik hartu zuten parte: Ekain Alzola kontrabaxuan, Sergio Mayoral tronpetan eta Mikel Inun bera ahotsa eta gitarra akustikoan. Behin eszenan hartuko zuten tokia erabakita, beraien arteko distantzia, soinu grabaketarako ez zela arazoa izango ikusi genuen. Hurrengo pausua, mikroen kokatzea.
Lau elementuek garrantzi berdina duten arren, ahotsa, gitarra, kontrabaxua edo tronpetak rol ezberdinak betetzen dituzte abesti honetan. Beraz, beraien tratamentua ezberdina izan behar zen.
Ahotsaren kasuan, diafragma handiko mikrofono kondentsadore bat erabili genuen; Blue etxeko Baby Bottle. Kondentsadore motakoa izan arren, dinamikoen kutsua hartzen duen mikrofonoa izanik, transmititu nahi genuen zuzeneko sentsazioa lortzeko ezin hobea zen.
Tronpetarako ordea, gardentasuna beharrean, goxotasuna eta berotasuna lortu nahi genituen, ahotsa inguratzeko behar genuen mantua.Horretarako, SE Electronics R1 ezin aproposagoa zen. Hasieran, zortzi formako polar pattern-a dela eta, dudak izan genituen mikrofonoaren atzekaldeak jasoko zuen soinua handiegia izango zen ala ez. Baina proba pare baten ostean, duda guztiak bereala utzi genituen albo batera.
Kontrabaxua eta gitarra akustikoa, ordea, zuzenean mikrofonoz jasotzea ezinezkoa zela ikusi genuen. Hauek sortzen zuten bolumena ez zen nahikoa ahots eta tronpetarengandik nabarmentzeko. Beraz, anpliak erabiltzea erabaki genuen, kontrabaxuaren eta gitarraren line seinaleak hartuz. Honez gain, gitarraren kasuan, AKG C 451 B diafragma txikiko kondentsadore mikrofonoaz amplifikadorearen soinua osatu genuen.
Egia esan, harritu egin ginen mikroek jasotzen zuten seinalearen garbitasuna entzutean, eta hau da hain zuzen bigarren erronkaren abiapuntua.
Espazioaren tratamentua
Zuzeneko grabaketaz gain, zuzenean grabatuta dagoela transmititu behar zuen. Hortik sortu zitzaigun espazioaren tratamentuaren erronka. Lehendabiziko aldia zen Arrate estudioan aritzen ginena, eta hangar itxurako toki honek transmititzen duen handitasuna aprobetxatu behar genuen eta, modu batean edo bestean, emaitzean isladatu.
Soinuari dagokionez, bageneukan instrumentuen eta ahotsaren seinale garbia. Postprodukzioan edozer egiteko aukera emango zigun multi-track grabaketa, baina... non geldituko zen bilatzen genuen hurretasun eta naturaltasuna? Ez... postpro-a ez genuen Arrateko espazioa simulatzeko erabiliko. Espazioaren reverb naturala erabiltzea lortu nahi genuen, eta horretaz gain, baita kontrolatu ere. Horretarako, bi teknika erabili genituen: ambient mics eta reamping-a.
Ambient mics
Oso ezaguna den teknika honekin, distantzia erdi-luze batetan mikrofonoak jarriz, salako soinua grabatzea bilatzen da. Fokoa soinu iturrian jarri beharrean, paret eta sabaiaren kontra jotzen duten soinuak jasotzea bilatzen da. Bagenekien teknika honekin Arrateko atmosfera grabatzea lortuko genuela.
Hala ere, distantzia eta mikrofonoaren norabide ezberdinak probatu ondoren konturatu ginen, seinale honetan tronpetak pisu handiegia zuela, gainerako instrumentuak eta ahotsa ia entzunezin bihurtu arte. 5-6 metrotara kokatu genuen mikrofonoa, musikarien kontrako norantzan. Gero 8-9 metrotara zuzenean musikariengana eta baita kontrata ere, emaitza antzerako lortuz.
Ondorioa; teknika honekin erdizka bakarrik lortuko genuen espazioa kontrolatzea. Nola lortu beraz, toma bakarrean, zuzeneko grabaketa batetan salako isladapenak kontrolatzea? Ahotsa amplifikatu genezakeen, baina horrek ahotsaren testura aldatuko zukeen. Beste alde batetik, kontrabaxuaren eta gitarraren amplien bolumena igotzeak, gainerako mikroen seinalea kutsatuko zukeen.
Erantzuna; reamping-a.
Reamping-a
Teknika honek hamaika aplikazio ezberdin ditu, musika estudioetatik hasita zinemako mundurarte. Gure kasuan erreberberazio-ganbara deituriko aplikazioan oinarritu ginen.
Reamping-a aurretiz grabaturiko seinale bat berriro amplifikatzean datza. Modu honetan, seinale garbi bati, testura eta nortasun jakin bat eman diezaiokegu. Adibidez, gitarra seinale garbi bat amplifikadore jakin batetan erreprodukzitu ondoren, seinale hau berriro grabatzean nortasun ezberdin bat izango du.
Gure kasuan, abestia grabatu ostean, lehendabizi bertan zeuden lankide guztiak kanpora bidali genituen, beharrezkoak ez ziren zaratak ekiditeko. Honen ondoren, grabaziotik tronpeta muteatu eta gainerako instrumentu eta ahotsa gitarrako amplifikadorera bidali genituen. Aproposa iruditzen zitzaugun bolumenean erreproduzitu eta salako soinua grabatzeko erabili genituen room mic-ak erabilita, salako soinua track berri batetan jaso genuen.
Emaitza; toma bakarrean, zuzenean jasotako grabaketa, espazioaren presentzia kontrolatzeko aukerarekin.
Nahasketa egiterako orduan, espazioak duen presentzia auxiliar track batetan reverb plug-in bat izango bagenu bezala kontrolatzeko ahalmena izan genuen.
Grabaketa egun bakarrean burutu genuen Gernikako Arrate estudioan.
Esker bereziak James Morgan ekoizle, maisu eta lagunari.
Asier Renteria,
Bermeon, 2018ko Martxoak 29an
P.D: Making Of Argazki digitalak: Keldor Gerrikagoitia
Zerk oztopatzen gaitu alkandora baten diseinua Naturaren Bertikaltasunean oinarrituta dagoela esatera?
Ideia Konplexua dirudien arren otzana da berez.
Naturaren goranzko joerari erreparatuko bagenio, mementu batez horri so geldituko bagina ideiaren zentzuna gugan garatuko litzateke.
Naturaren goranzko joera berezkoa delako.