Koloregabeko gorputza.
Gauzei mila buelta emoteko kapaza. Egindakoak nahikoak ez diralako gehienetan.
”Dana ondo?” galderari ez deutso benetako erantzuna emoten. Guzurre esaten dau beti.
Ez da zehatza maite dauan jenteagaz, berbetan ez dakialako.
Ardura gehiegi onartzen dauz eta esanak damutu egiten jakoz.
Min hartzen dau, kaltea jasan egiten daualako.
Itxialdian bakarrik dago eta ez dau lorik egiten.
_Aitane Goñi Landa (@landa__a)