Ama arnasa hartzeko gelditu da, apur bat atzerago dator nitaz haurdun. Eskailera batzuk gorago osaba zaharrak bi urteko anaia dakar altzoan hartuta. 1992ko udako eguna izango da, Gaztelugatxeko eskaileretan ez dago inor gutaz aparte.
Ermitan amak hartuko du bideo kamara eta aitak anaia, hantxe grabatuko ditu amak hiru kanpaikada jotzen. Gaztelugatxen ez dago gure familiakoa ez den beste inor.
26 urte beranduago lantzean behin lagunekin bertara joatea edo Matxitxakotik iluntzen ikustea momentu magiko eta intimoa da zuretzako. Baina Windowsek salvapantallas bihurtzen du, telebistako aurkezleek eta futbolariek beraien ezkontzak egiteko leku ona dela uste dute, Juego de Tronosek eta milaka turistek selfie bat egiteko bazter bat aurkitzen duten bitartean zu arduratuta zaude, zure probintzia eta herrialdean beti irabazten duen jendeak ez duelako zure herrirako turismoa ez den beste planik.
Herrian bertan lan egitea da zure ilusio militanteena.
San Juanerako bideo turistiko bat egiteko eskatzen dizute.
Zapoak tragatzea eta sugeak erretzea, ez dago besterik.
San Juan bagileko
denpora ederreko,
artoak eta gariak kaxan gordeteko
zapoak eta sugeak sutan erreteko.
_Xabi (@xo_lomo)