Kaleko Urdangak (@kalekourdangak) 2020ko kontzertu hobiena.
Eta beste skinetoen rollue be brutala, Rotten, Arkada Social eta the Potesegaz disfrute neuen 40minutu Rocken. Pitis (@kepasapitis) lagunari esker, hortik ibili ginen, aspaldi zapaldu barik neukan eszenarioaren beste aldean, gitarra barik, kamara eskuan.
Canon EOS3an portra eta 16-35a jarrite, eta Nishikan gifak egiteko Pitisek utzitako Flash kutre bategaz frogak egiten, kontzertu argazkiak ataratea ez da bape erraza. Konposizinua zaindu eta keinua arrapatu, gure baino lepo gehiau atara nebazan. Fokoa eta argiagaz arduratute pase neban jaialdie, eta alde horretatik nahiko ondo. Orain ikusita nire argazki faboritue sorta honetako lelengoa da, obturadorie luzetxuau jarrite, argazkie mugidute, siluetan. Pena halango gehiau ez ataratie.
Ze gatza dan argazkiek ataratea. (Eta karreteekaz ze garesti)
_Totxo (@totxo.jauna)