Beste lau kabroi hauek lar ondo idazten dabe. Nik irudiak leku baten, apur bet txukun, euki gura dodazelako igoten dodaz hona, Labara. Baie, hain goien jartzen doztie listoie, beldur emoten doztela zeozer idaztie. Bakotxa bere rolluen kriston poetak direz, motherfuckers...
Berba politekaz jarri gurauko neuke zelan pasa genduen Kategaz (@katehesh) Nueva Yorken egon gintzezan ordu bete eskaza, zelan argi supergogorrak probe barik neukan Cinestill 50d karretea probetako eskusatzat jarri neuen, edo zelan azkar baten hain “set” ezbardinak urten ziren. Zelango odisea izan dan eskaneateana, eta ze plazer handie argazkiak Kateri botatzean jaso genduen erantzun bero eta eskertua (ia urtebete itzaroten euki ondoren…).
Baie ondo idazten dabezenak besta laurak direzenez, ba, neuk, argazkiak erakutsi gure dotzuetazanez, berba polit barik hamen eskegi dotzuetaz, bata bestearen atzien.
Ia zeuek berba polit batzuk proposetan doztazuezen Kategaz zuri baltzien igoteko pendiente dekoguzen erretratuetarako.
_Ander (@totxo.jauna)