2014ko Iraila La Habanan. Afalosteko harrikoa egiten.
Maygredek bere etxeko telefono fijoa pasatzen dit. “Toma, habla con Fulano, le encanta estar con vascos”.
Euskaldun batek hartu du telefonoa eta almendroi bat hartzen dut elkar ikusteko. Zerbeza piloa edan eta makina bat berba egin ondoren, Fulanok esaten dit Joseba Sarrionaindia ez dela existitzen. Orduan neu ere libre sentitu naiz bere “Haize Gorria” poema Urgatzen abesti baterako hartu dugula ez kontatzeko. Gau hartan poetak etxera eramango nau, esanez: probintziak ere ez direla existitzen, gu banatzeko erabili zituela Francok…
Lehenago, 1891ko Uztailaren 2an jaio zen Galo Anasagasti Erkiaga, Eako udalerrian. 13 urterekin Kubara helduko da, garaiko beste hainbat euskaldun bezala. 1959Ko Iraultzaren aurretik Villa Clara probintziako burdindegi garrantzitsuena izan zena fundatuko du beste euskaldun batzuekin.
2018Ko Martxoan bere birloba Zayda Anasagastiri idazten diot, aktoreak behar ditugula eta ea lagunduko digun bideoklip guerrillero bat egiten hila bete barru Habanara egingo diodan bisitan. Ez du fede handirik erakutsi, baina baiezkoa dio.
Ez dugu kubatarren besteko “inventibarik” baina ARRIGURIn badakigu baliabide gitxirekin funtzionatzen beste erremediorik ez badago: Nizuritazuneriren “Hikatazuka” bideoklipeko koloredun linterna, Sony a6500 kamara txikia, ND bat eta hegazkina hartuta heldu nintzen Habanara.
Ekoizpena Euskal Herrian ere ez da gure indargune nagusia, baina Kuban ezinezko bihurtzen da. Jendeak puntualitatea ez du zentzu europarrean maneiatzen, ez dago Internetik, edozein biztanlek ez du auto propiorik... Jende eta hiri zoragarria da.
3 ordutan (ahal) dena grabatzen dugu, 2 orduko atzerapenarekin etorri direlako eta gauez irtetzeko presa dutelako. Makillajeari buruzko konbertsazioa, medikuntzari buruzko gaiekin nahasten dute, sozialismoaz ari dira reggatoia bozgorailuan duten momentu berean... Hurrengo goizean etxera bueltatzeko hegazkina hartu baino lehen, Girón eraikina fotografiatzera goaz, errekurtsorako material gehiago beharko dugulako bideokliperako. Azkenean deskubrituko da materiala ez zela nahikoa, kamara eta linterna bera hartu eta Bermeon kontzertu aurreko ensaio batean bukatzen dugu bideoklipa.
Zayda lehengusina Internetera konektatzen da, bere biraitonaren jaiotza zirutagiria lortu diezaiodan eskatzeko, bide batez bideoklipa erakusten diot. Facebooken konpartituko du hashtag hauekin:
#videito #habana #euskera #paisvasco #tutis
Xabi Ojinaga Juarez
zatoz haize zoroa
guardasolak okertzera
- Joseba Sarrionaindia-
Diskoa erosteko:
https://labie.org/denda/urgatz-hori