“Adarrak eta hortzak. Eskeletoa bistan eramateko modu bat.
Gizonek txabolatik alde egiten dutenean abereak eta umeak elkarri begira geratzen dira. Pentsua ez da pentsua, sokak ez dira sokak, amaraunak saguen izarak dira. Idiak ez dira gutaz fio. Animalia honek nornahi hil dezake.
Desordena modu berean antolatzen da txabola guztietan, eta lan-tresnen eta balde zaharren artean haurtzaroa harrapatuta geratzen da. Aireko zerrauts partikuletan gaude, txakur jaio berrien buruko usainean, katuen belarri barruko ile luzeetan”.
_Nerea Ibarzabal (@nerrr_is)