Franco Ha Muerto
Eta zabaldu Barri Ona.
Konturatu bazara be, aldarrikatu. Eta konturatu ez bazara be, ikusi eta ikasi. Ostiaka.
Aitzakia bihurtu beharraren bildur, horra hor Mezua eta bihotza sutan, pare-parean. Aurpegia aurrez aurre igorlea zuzenean somatzeko, eta ikasitakoa jagon ala hil. Ez da, ba, uste(l)keria kamisetatan idatzitakoa; editorialak idaztea ez da gure lana, ezta nahi ere. Topografoak, Francisco Etxeberria edota Santa Isabel hilerriko atzekaldeko hormari begira, egia aurkezteko beharrizan horretan, ha dan lez.
Franco Ha Muerto ala hil.
Ikusi eta ikasi. Ostiaka. Eta ostantzian, ostiaka.
Guerra Civilean lagun bila ibili zan alderdiaren modura, propagandak kaleak jantzi daiazala, orduan. Danok guapo eta 82 urtez, dagoeneko.
Kamisetagaz ni; museo eta liburutara papelak. Ni guapo.
propaganda iz. Jende artean egiten dan ekintza antolatua, politika- edo gizarte ideia jakin batzuetara herri iritzia bideratzeko; norbaiten edo zerbaiten merezimenduak, haren aldeko atxikimendua jasotzeko, goraipatzea. [Alderdi politiko baten propaganda. Komunisten aurkako propaganda. Propaganda eta publizitatea. Hitzaldiak, aldizkariak, telebista eta gainerako propaganda bideak. Mila zorakeria, guzur, propaganda faltsu zabaldu daitekez lau haizeetara. Propaganda gaiak. Liburu barriaren alde propaganda egiten ari zan.];
“pro-”: aurrera
“pagus”: baso / herrixka
“-are”: aditz amaiera
da, izan ere.
“pro-”!, “pro-”!, “pro-”! egin daigun, ostia.
“pro-”! onomatopeia balitz, ostia.
_Lander Rekakoetxea (@lander.reka)
Franco ha muerto bildumako arropak ikusi eta erosteko hamen:
https://labie.org/denda