Herriko umeak Aritzatxuko enbarkaderoko hormaren kontra esertzen ginen.
Gehienok biluzik, zenbat eta zaharrago apur bat jantziago.
Udako egun askotan itsasoa altxatzen da. Berdin orain eta duela 20 urte.
Egun horietan olatuek moila pasatzen zuten itsasoaren aldetik geurera.
Gu harrapatuta geratzen ginen itsasoak hormaren gainetik pasatzean sortzen zuen urjauziaren azpian. Olatua oso indartsua zenean, busti ere ez gintuen egiten.
Geure gainetik saltatzen zuen. Ur haren azpian geure ahotsa eta denpora aldatu ziren.
Denpora luzez azpian utziko gintuen olatu indartsu baten zain egoten ginen.
Berdin orain eta duela 20 urte.
Gaur egun gerriraino heltzen zaigun horma, geu baino handiagoa zen.
Haizea sarri eta itsasoa beti.
Geu bizi gara altxa ezinik.
_Xabi (@xo_lomo)