Urten gendun geldi geldi etxeruntzatza. Etorri ginen etxea ta gure etxie euen dana jentez beteta. Amuma orduntxe ikusi naben, hilde. Nik ha rekuerdue deuket, amuma zelan egon zan... gainera eskuen euken zapatak garbitzeko ibilite edo, zapatak garbitzeko zepillo bat euken eskuen. Hori rekuerdue deuket, bueno…
-Gloria Irazabal
Bere etxeko saloiak zabaldu euskuezan rekuerduez berba eiteko. Bi amuma, bi istorio, gure inguruko beste hainbatek bi bizi izan ebien egun trajiko horretako rekuerduerduek kontaten. Nagusitan kontatu dotzo Gloriak bere semeari bizi izan ebana, garrantzi handiegirik emon barik, bere bizitzako egun bat baino ez da ta. Begoña ume umea zan eta etxean entzundakoak osatu dabe gogoratu ezin dabena.
Gurean, amuma eta aititen baserrietara be gerra eta gerraostea helduko ziren, baina ez dot nik egundo eurengandik istoriorik aditu. Ez ziren umeentzako kontuak. Glorian ezpanetatik entzuten dot nire amuma, bere danonak ere badiren rekuerdoak bizkaiera itxian kontetan. Halan eiten eban berba nire amumak be.
Nire amuman rekuerdue deuket, baserriko atean euen beti gu kotxez heltzen ginenean. Hil zan eguna be ondo gogoratzen dot, hamar urte neukozen nik eta futbol partidu batetik bueltan nentorren aitarekin. Biok ein gendun batera negar telefono fijora deitu euzkuenean. Kuriosoa da, baina denboragaz moldatuz doazen irudiak deukodazan arren, ez dot bere ahotsa entzuten. Ezin gogoratu. Glorian antzera eiten eban berba. Bere adina eukiko eban gaur.
Euren ahotsean dauz beste hainbatenak, kontatu aurretik jun direnenak. Rekuerdue baino ez gara ta rekordau deigun.
“Gernika argituz” Elisabeth Perezen proiektuko parte da bideo hau. Pieza eskultoriko bat, Picassoren “Guernica”, Gloria eta Begoñari elkarrizketak eta umekin erlazioa izan dira protagonista.
Bideoaren bitartez konpartitu genizkien rekuerdoak umeei eta haiek forma eman zieten marrazkien bitartez, lehenengo Elisabethek eta María Altunak emandako tailerrean eta gero Arriaga aurrean, pieza eskultorikoaren metakrilato gainean.
Hasieran, gertatuko zena bideo bidez dokumentatzeko deitu ziguten eta proiektua bera handitzen joan zen einean, bideoak berak be izaera propioa hartu zuen proiektu honen barruan.
Hemen daukazue bideoa eta atera genituen argazkiak euren bitartez be rekorda daigun.
_Hasi (@h.goiko)