• Zer
  • Nork
  • Kontaktue

Labie

  • Zer
  • Nork
  • Kontaktue

Zubiri

Zierre baserria.

Zeharka dagoen baserria, besteak “zuzen” dauden bitartean.

Oma, ehundaka urte dituela inork gutxi asma lezake egungo itxura ikusita. Eraberrituta, guztiz bukatu gabe zegoela estrenatu genuen.

Bestetik Zubiri, 110 urte bete berri dituen familia negozioa.

Zubiri, zu bi, zubi.

Kasualitateko izen nahastea izan zen, beharrizanak eta momentuko okurrentziak deituta.

Zubiri ta Zierre, Zierre eta Zubiri. Bi zeta.

Zer Zara Zu?

Indibiduo bezala ez dakit, baina kolektibo bezala Arriguri gara orain. Hirugarren erpina. Alfabetoko letra guztiak utzi ditugu kanpoan, azkena eta lehenengoa baino ez. A Z. Z A.

AZkura ZAhar bat dut.

Norak proposatu zigun bere familiakoa izan den proiektu Zaharra gure Asiberriarekin nahastea. Berritzen joan den zaharra eta zaharrera ere begira dagoen berriaren arteko zubia.

Kanpoaldean egitekoa ginen argazki sesioa, Mundakako Santaklara inguruan. Norak proposatu zigun lekua bainujantziak eta barruko arropak ateratzeko aproposa izan zitekelakoan. Apirilean egin genuen eta esaerari kasu, euri hilea izaten ari zen.

Nire lana izan zen leku babestua bilatzea eta Arrate pabiloia deskartatu ostean, nire izeko berrizten ari zen baserriaz gogoratu nintzen.

Azkenean babeslekua genuen arren, eguzkia baino ez genuen izan. Hor duzue emaitza, argazkiak eta bideoa.

_Hasier (@h.goiko)

zubiri_120299.jpg
zubiri_120264.jpg
zubiri_120205.jpg
zubiri_120206.jpg
zubiri_120259.jpg
zubiri_120262.jpg
zubiri_120256.jpg
zubiri_120224.jpg
zubiri106.jpg
zubiri_120214.jpg
zubiri_120221.jpg
zubiri_120234.jpg
ZUBIRI051.jpg
ZUBIRI054.jpg
zubiri_120239.jpg
zubiri_120269.jpg
zubiri_120270.jpg
zubiri_120276.jpg
ZUBIRI021.jpg
zubiri_120248.jpg
ZUBIRI009.jpg
zubiri088.jpg