• Zer
  • Nork
  • Kontaktue

Labie

  • Zer
  • Nork
  • Kontaktue

Milan

2019ko ekainaren 7a. Konfinamendu aurreko garaia, uda bezpera, azterketen biharamuna eta oporrak.

Neure burua Loiuko aireportuaren erdian aurkitu nuen. Helmuga? Boarding Passaren arabera Milan. Han geunden nire laguna, Miren, eta biok. Bakoitza maletatxo txiki batekin Italian 3 egun pasatzeko irrikitan.

Egin genuen, bai, egin beharreko guztiak: Kontrola pasatu, atea bilatu, 40 minutu ilaran itxaron eta han geunden, azafataren aurrean gure txartela eta NANa erakusteko zain.

Miren pasatu zen. Nire txanda. Boarding pass-a begiratzen didate. Dena ondo. NANaren txanda. Oh, plot twist:

- Azafata: “ Disculpe, no puede pasar… se le ha caducado el DNI…. Hace dos días”

Hace dos días, bai, bi egun…

Ba, hori, esandakoa, Boarding Passak Milan jartzen zuen baina, hara, Amaiur eta Elizondon amaitu genuen.

Ideia, nola ez, Mirenena. Esker mila lagun, eta parkatu eragozpenak (; Ez dakit zergatik baina, susmoa daukat honelako gehiago gertatuko zaizkigula. Parkemena aurretiz doa badaezpada ere <3

P.D: Azken argazkikoa ni. Typical tourist photo in front of Duomo di Milano

_Lili (@izarobf)

img726-2.jpg
img724.jpg
img725.jpg
img730.jpg
img727.jpg
img732.jpg
img731.jpg
img733.jpg
img735.jpg